Bertsolariak...

Publié le






















Andoni Egaña Makazaga
1961eko urriaren 2an jaio zen, Zarautzen (Gipuzkoa). Gaur egun Zarautzen bizi da, baina Gasteizen ere, Arabako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuan, eman zituen urte batzuk. Euskal Filologiako lizentziaduna da. Gaur egun erabat sorkuntzari emana bizi da: bertsolari gisa ez ezik, telebista saioetako gidoigintzan eta idazle moduan ere nabarmendu da. Literaturan hainbat esparru jorratu ditu eta euskal prentsan kolaborazio asko egin ditu iritzi-emaile moduan. Disko bat ere badu argitaratua berak idatzitako bertsoekin, eta besterentzat ere idatzi izan ditu kantuak. 80ko hamarkadaren bukaeratik aurrera, 90eko hamarkadan batik bat, bera izan da bat-bateko bertsogintzaren ordezkari nagusietakoa. Bertsolari ez ezik, ikertzaile, aztertzaile eta teorizatzaile moduan ere nabarmendu da Andoni Egaña. Bereziki azpimarratzekoa da bat-bateko bertsoa sortzeko prozesua azaltzeko eta ezagutarazteko egin duen ekarpena. Bat-bateko bertsoa beste kultur adierazpide batzuekin (dantza, trikitia, poesia, musika...) uztartzeko egin diren esperientzia askotan parte hartu du. Euskal Herriko bertsolari txapelduna da azken lau edizioetan (1993, 1997, 2001, 2005).


















Argazki : Ekain Velez de Mendizabal
Uxue Alberdi
Sortzailea da Uxue. Bertsotan denbora oso gutxian egin du gora. Estilo poetikoa eta zuzena darabil, baina ziri sartzean ere bikain moldatzen da. Idazle modura ere bide interesgarria egiten ari da.

1984an Elgoibarren jaio eta bertan bizi izan zen 18 urte bete arte. Kazetaritza ikasteko aitzakiarekin Bilbora joan zen. Igartza bekara aurkeztu eta eman egin zioten. "Aulki bat elurretan" liburua osatu zuen hala (Elkar, 2007). Santutxuko eta Oiartzungo bertso eskoletako kideen laguntzaz eman zuen jende aurrekorako lehen urratsa. 2006an kazetaritza ikasketak amaitu eta itzultzaile lanetan dabil. Hainbat hedabidetan ere kolaboratzaile ari da, irrati nahiz prentsa idatzian. "Hamaika bertute" proiektuan dabil. 2007ko apirilean Joseba Jaka beka eman zioten eleberri bat idazteko.Urte honetan bertan Gipuzkoako txapelketako final aurrekoetara heldu zen.

Martxoaren 14a, larunbata  - 16:00  eta 18:00
Isturitze eta Otsozelaiko Harpeak
Gogoan nola, harpean hala…
Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsolariak, bai eta beste artistak Kristof Hiriart, Mathieu Mendizabal, Gonzalo Etxebarria… Bertsolariak beste artista batzuekin elkarrizketan :  inprobisazio poetikoak, musika, dantza eta adierazpen grafikoari erantzuten
Bertsolarien Lagunak partaidearekin - Sartzea 13 € / 7 €  -  Izen emaitea :  (0)5 59 29 64 72
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article