14° izurpetan



Apirilaren 4a, larunbata
18:30

14° izurpetan
musika, dantza et literatura

Miren Aranburu
Jean-Louis Hargous
Chris Martineau
Corinne Lallemand
Jean-Philippe leremboure


Harpeetatik iragaten diren artista guziak bezala, Miren Aranburu eta Jean-Louis Hargous etorri dira, martxoko egun batez, tokiak ezagutu eta « sentitzera »…
Bisitatik ateratzean, Miren Aranburu-k Francisco Arcos-en olerki hau xaramelatu du :
"No interior dos buzios
Saciados de plancton
Emigram espirais famintas
Famintas de infinito
Entre a epiderme
E a cosmos
A memoria da agua
Aconchega-me o corpo
Como se fora um utero
Eternamente hermetico"


Horrela abiatu da Jean-Louis-ek eta Miren-ek apirilaren 4an, larunbata, 18 :30ean, eskainiko diguten sorkuntza :
 - bi artista horiek partekatzen dituzten emozio eta hautemaiteen inguruan finezia handiz ehundu programa : harpea, bizi iturri eta babesle gisa ; harpe matrizea ; lurra eta bizia elkarloturik ; ama harria…
 - kantuek, musikak, dantzak, irakurketak, musika eta ahots inprobisazioek lagundurik, bisitaldi hunkigarri bat iraganen da Izturitze eta Otsozelaiako harpeetan barna.
- Gidari bihurtu bost artistek, txandaka edo elkarrekin joz, erritmoa emanen dute : Miren Aranburu (kantuak eta irakurketak), Jean-Louis Hargous (saxofoia eta klarinetea), Chris Martineau (alto eta ahotsa), Corinne Lallemand (irakurketa) eta Jean-Philippe Leremboure (dantza)

Eta aldi honetan ere, hainbat hizkuntza entzuteko aukera izanen dugu, ondoko egileen olerkien eta testuen bidez : Franscico Arcos, Xabier Lete, Josean Artze, François Cheng, Orixe,  Marie-Elena Walsh,  Michel Tournier (Vendredi ou les limbes du Pacifique)… Inés P. Machado-ren, Xabier Lete-ren, M. E. Walsh-en  & J.L. Hargous-en musikek lagundurik.

Antolatzaile :
Arte & zientzia Kultur Eremua - Isturitze & Otsozelaiko Harpeak

Izen emaitea : 05 59 29 64 72


Liens : VIBRATIONS   Jean-Louis Hargous & Miren Aranburu