2011 -2016 Gaztelu mendiko haitzulo apainduak

Isturitze eta Otsozelaia - Gaztelu mendiko haitzulo apainduak

(Arberua, Baxenafarroa)

 

1913. urtean, Emmanuel Passemard-ek hamabost bat animali irudi  topatzen ditu Isturitzeko Gela Handiko zutabe batean. Irudi hauek berriro ikertu ziren 1971. urtean Ignacio Barandiaran eta Georges Laplacen eskutik, hauetako sei bakarrik onartzen : bi orein, elurorein bat, hartz bat, ahuntz bat eta zaldi bat.

 

Otsozelaia-Hariztoia, Gaztelu mendiko karst-aren bigarren pisua, J.O. Etchegaray-k aurkitu zuen 1929. urtean. 1955-ean, Georges Laplace-k galeria sakon batean irudiak aurkitzen ditu. Geroago, 1982. urtean, Jean Daniel Larribau-k beste galeria baten irudiak aurkitzen ditu ere bai. Sylvie Prudhomme-k, Gazteluko haitzulo apainduen ikerketa orokor bat bideratzen du eta 1989. urtean tesi moduan defendatzen du Pariseko unibertsitatean.

 

1995. urtean, Akitaniako Service Régional de l’Archéologie Gaztelu mendiko balorazio orokor bat eskatzen du, arkeologi aldetik.

Balorazioa sondeo batzuen bidez egin zen, A. Turq eta C. Normand-ek zuzendutakoak 1996tik 1998ra eta artearen berrikusia Otsozelaian, Aude Labarge-ren eskutik.

 

2000tik 2010era C. Normand-ek zuzendutako taldeak Donamartiri Gelako aurinaziar aldiko sekuentzia (40.000-30.000 urte) induskatzen du. Lan hauen ondorioz labar arteko ale berriak aurkitzen dira: bataz beste marra gorriak, linea beltz bat eta hormetan sartutako hezurrak.

 

Beraz, lekuaren historia kontuan izanik, badirudi arte ikerketa lanak berriro hastea beharrezkoa dela eta baita ere bizilekua, labar artea eta arte mugigarriaren arteko harremanak aztertu behar direla. Erronka honi aurre egiteko, 2010. urtean, Diego Garatek (Bizkaiko Arkeologia Museoaren teknikoa) zuzendutako ikerketa talde berri bat osatu da.

 

Arlo ezberdinak proposatu dira proiektuko helburuak betetzeko :

  • Haitzuloen plano topografikoa.
  • Geologia ikerketa.
  • Haitzuloen 3D-a.
  • Labar artearen ikerketa.
  • Hormetan sartutako hezur eta sukarrien ikerketa. 
  • Analisi kimikoak eta C14 datazioak.
  • Bizileku eta artearen arteko harremanen azterketa.
  • Artearen analisi estilistikoa, plastikoa eta teknologikoa.

Arlo hauek guztiak hurrengo sei urteetan sakonduko dira. Ikerketa hauen ondorioz Isturitze eta Otsozelaia haitzuloak, pirinio eta kantauri mendilerroen barruan izandako garrantzia ezagutuko dugu.

 

Beraz herrialde eta espezialitate ezberdinako talde bat osatu da

Campagne mai 2011Photo Diego webHogei bat ikerlari parte hartzen dute: arkeologian artearen teknikan, estiloan eta plastizitatean oinarritzen dira. Geologian, espeleologian edota errealitate birtualean lan egiten duten espezialistak ere badaude.

Erakunde ezberdinak proiektuari elkartu dira: Isturitz Oxocelhaya Espace Culturel Arts et Sciences, Association Gaztelu, Université de Toulouse-Le Mirail, Université de Bordeaux I eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Teknologi berriak arkeologian aplikatzeko, Bidarteko Ingeniaritza Eskolarekin (ESTIA) lankidetasun bat ezarri da.

 

Proiektu honek, Dany Barraud (conservateur régional de l’archéologie) jaunaren adostasuna eskuratu du eta Akitaniako Direction Régionale des Affaires Culturelles (DRAC)-ren dirulaguntza jasotzen du. Joëlle Darricau andrea, haitzuloen jabeak, eta Association Gaztelu-k laguntza logistikoa eskaintzen dute.

 

Hasierako kanpaina oraintxe bertan garatzen ari da

Argitaratutako artearen inbentarioa berrikusten gaude. Topografia zehatz bat ere egiten ari gara. Saiaketa bat egin dugu ere bai, haitzulo barruan teknologia berrien aplikazioa ondo kudeatzeko (hiru dimentsioko berregina birtuala eta fotogrametria). Lan hauen ondorioz, hurrengo urteetan, artearen miaketa eta ikerketa sakona egingo da.

 

Proiektuaren lehenengo emaitzak itxaropentsuak dira eta ziur gaude etorkizunean gero eta aberatsagoak izango direla.