Eguzki Harri




Eguzki Harri / Pierre de Soleil / Piedra del Sol
Apirilaren 25an
18:30
Isturitze eta Otsozelaiako Harpetan


Octavio Paz olerkari mexikarraren « Eguzki Harri » obraren irakurketa hirueleduna (fransesa, euskara, gaztelera)


Aïda Forest, 
irakurketa
Itxaro Borda,
irakurketa
Jean-Philippe Leremboure, irakurketa
Sylvie Pascal, flauta
Sylvain Frydman, klarinete
Corinne Lallemand,
espazio antolaketa

Eguzki Harria edo Azteken egutegia… Biziaren zikloa, bidaia bizi bakar bat edo batzuetan zehar… Aldiberean eguzki eta ilargi olerkia… Argitik iluntasunera, maitasunetik heriora iragaten den testua, 1937ko Madriletik gaur egun arte oihartzun politikoak entzunarazten dituena …

Hiru irakurle, bi musikari... Musika eraikuntza bat, ahotsen, hizkuntzen eta erritmoen arteko giltzadura bat. 

Eta irakurle bakoitzarentzat, olerki horrekiko harreman berezia :
Itxaro Borda-k du olerkia euskaratu, Mexikora joan aitzin. Bertan, tokiko egileekin topo egin eta Teotihuacan-eko gunea ezagutu du.…
Jean-Philippe Leremboure-k aspalditik darama testu hori berarekin eta Avignon-en taularatu du, musikak eta dantzak lagundurik… 
Azkenik, Aïda Forest-ek, mexikarrak, testua Eguzkiaren Piramidean berean landu du, bere herrialdean berriki iragan duen egonaldiaren karietara !

"Eguzki Harri" obra aipatzen dute... segi : Jean-Philippe Leremboure
Aïda ForestItxaro Borda,

Arte & zientzia Kultur Eremua - Isturitze & Otsozelaiko Harpeak
Sartzea : 13 € et 7 €
Izen emaitea : 05 59 29 64 72


Photo : CC photo : "Bomba Rosa" (Ana Maria) - Flickr