MANANTIAL musika etnikoa

Agorrilaren 9an, larunbata, 19:30 – Harpean

MANANTIAL Pierre Le Garrérès, Eñaut Leroux

Kantu eta musika etnikoak

Izturitze-Otsozelaiako Kultur Zentroaren udako egitarauak aurrera jarraitzen du, aldi honetan ere naturak eta ingurumenak eskaini sorkuntzarako ekaiaz jabetzen diren zenbait artistarekin.

Manantial-ek musika-tresna etnikoen soinu natural eta garbiak ekarriko ditu harpeetara. Sakratu ala xamaniko, jatorrizko ala ohikoa deitua bada ere, ez da dudarik musika horren eta bertako akustika apartekoaren arteko topaketak atsegin handia sortuko duenik.

Prentsan :

" Pierre le Garérès-ek eta Eñaut Leroux-ek proposatu kantu etnikoek, bai eta haizezko, harizko eta perkusiozko musika-tresna desberdinen bilduma harrigarriak ere ez dute inor interesik gabe utzi. Ezti-eztiki, finezia handiz eta bibrazioneen bidez, Rajasthaneko musu-gitarren soinu bitxi eta liluragarriek, australiar didgeridooak, Maliko balafon, dun-dun eta ur-danborrek, Indonesiako gongak, Tibeteko katiluek eta afrikar karrakak, siuxen kantuek, kantu xamanikoek eta  « naturaren ahotsek » lagundurik, gorputza zein arimari hitz egiten dien musika horren entzutera baino, sentitzera eraman dute publikoa." La République des Pyrénées 2007-11-17

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :