Pierre Estève OIHARTZUNAK

Uztailaren 5etik, larunbata, uztailaren 13ra, igandea – 18:00

OIHARTZUNAK  Entzungai egituratze eta aurrehistoria


Pierre Estève eta Isturitze harpeetako gidarien eskutik
Irisarriko "Ospitalea" CEPren partaidetzarekin


Egun guziz, uztailaren 5tik 13ra, 18:00etako bisitaldiak harpeen dimentsio berri baten ezagutzeko aukera emanen du, Pierre Esteve-ren instalazio bati esker : alabaina, musika eta soinu-sorkuntza batek bisitaria lagunduko du ibilbidean zehar, gidariak harpeen usaiako bisita eginen duelarik, tokiaren aberastasun arkeologiko eta geologikoa aurkeztuz.

Hunkipena eta ezagutza, aldi berean… : toki eta une hautatutan hedatu hainbat musika eta soinuri esker, gauza desberdinak deskubrituko dira : hemen, historiaurreko elementuak, soinu batzuek agerian utzirik ; hor, haitzulo bakoitzaren gaitasun musikala…
 
Pierre Esteve-k Izturitze-Otsozelaiako harpeak ongi ezagutzen baditu ere, grabazio anitz bertan egin baititu (hain zuzen ere, disko bat laster plazaratuko du, harpeei osoki eskainia), aldi honetan hurbiltze berria proposatuko du, historiaurrea eta bitartekaritza kontuan hartuko dituena : harpearen historiaurreko dimentsioa nola sentiarazi mintzaira zientifikoa edo irudia erabili gabe ?

Dena den, musika sorkuntza eta jakitate zientifikoaren arteko trukaketaren ondorioa den soinu-instalazio hori proposamen artistiko gisa hartu behar da, musikagile sentibera eta jakingura batena.


Prentsa :
GARA 2008/07/01     Le Journal du Pays Basque 2008/07/01
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :